«2026KO ARTXANDA IGOERA MARTXA SOLIDARIOA»
sustapenaren lege-oinarriak

«2026KO ARTXANDA IGOERA MARTXA SOLIDARIOA» zozketa VUELING AIRLINES SArekin lankidetzan antolatutako ekintza bat da. Sozietate horren IFK A-63422141 da, eta helbide honetan du egoitza soziala: Brasil eraikina, Catalunya kalea 83, 08840 Viladecans.

SUSTAPENAREN XEDEA

Zozketaren helburua da 2026KO ARTXANDA IGOERA MARTXA SOLIDARIOA dinamizatzea eta babestea, izena eman eta dortsala eskuratu duten pertsonen artean zozketa bat eginda.

SUSTAPENAREN ALDIA

Zozketa 2026ko urriaren 25ean egingo da, 10:00etan, Areatzako karpan.

SUSTAPENEAN PARTE HARTZEA

Zozketan parte hartzeko, adinez nagusia izan beharko da.

VUELINGeko edo haren enpresa elkartuetako langileek eta haien zuzeneko senideek ez dute zozketan parte hartzeko eskubiderik izango.

Zozketan parte hartze hutsarekin, parte-hartzaile guztiek oinarri hauetako baldintzak eta horiek aplikatzeko arauak onartzen dituzte.

Gainera, pertsona fisikoek bakarrik parte hartu ahal izango dute; beraz, zozketatik kanpo geratuko dira kolektiboak, pertsona juridikoak, enpresak, elkarteak eta antzekoak.

SUSTAPENAREN MEKANIKA

2026ko urriaren 25ean, 10:00etan, zozketa egingo da Areatzako karpan, ausaz, dortsala eskuratu duten parte-hartzaile guztien artean.

Parte-hartzaileek izena emateko kupoia eta dortsala erosita izan beharko dituzte EL CORREOren dendan edo horretarako prestatutako webgunean.

Zozketan bi (2) dortsal-zenbaki irabazle aterako dira, ausaz, dortsala eskuratu duten parte-hartzaile guztien artean. Zenbaki irabazleak Areatzako karpan bertan jakinaraziko dira, parte-hartzaileak iristen diren bitartean, eta horretarako prestatutako webgunean argitaratuko dira.

SARIA

Bi (2) sari egongo dira, eta bakoitzak honako hauek barne hartuko ditu:

Joan-etorriko hegaldi bat bi (2) pertsonarentzat (irabazlea eta laguntzailea; biak erreserba berean agertu beharko dira), VUELINGek zuzenean operatutako edozein helmugatara, honako aireportu hauek izan ezik: Kanariar Uharteak, Balear Uharteak, Amsterdam, Reykjavik, Istanbul, Tromso, Rovaniemi, Kairo, Banjul eta Dakar.

Hegaldiak eserlekuen erabilgarritasunaren araberakoak izango dira. Txartel guztiak 2027ko ekainaren 26ra arte erabili ahal izango dira, honako aldi hauetan izan ezik (aldi horietan ezin izango dira txartelak erabili):

  • 2026/10/29tik 2026/11/03ra (biak barne)
  • 2026/12/04tik 2026/12/09ra (biak barne)
  • 2026/12/15etik 2027/01/08ra (biak barne)º
  • 2027/02/11tik 2027/02/15era (biak barne)
  • 2027/03/19tik 2027/03/29ra (biak barne)
  • 2027/04/23tik 2027/04/28ra (biak barne)
  • 2027/04/29tik 2027/05/04ra (biak barne)
  • 2027/05/06tik 2027/05/11ra (biak barne)
  • 2027/05/14tik 2027/05/18ra (biak barne)
  • 2027/05/28tik 2027/05/31ra (biak barne)
  • 2027/06/21etik 2027/06/25era (biak barne)

Txartela Fly Light/Basic tarifarekin erreserbatu beharko da, eta bidaiari bakoitzeko doako maleta bat gehitu beharko da bereizita.

Hegaldiak eserlekuen erabilgarritasunaren araberakoak izango dira, eta erreserbak bidaia-eguna baino 21 egun lehenago egin beharko dira, beranduenez.

Hegaldiak erreserbatu ondoren, ezin izango da aldaketarik egin. Txartelek ez dute zerbitzu gehigarririk barne hartuko.

SARIA LORTU DELA JAKINARAZTEA

Saria lortu duten bi (2) dortsal-zenbakiak Areatzako karpan bertan jakinaraziko dira, parte-hartzaileak iristen diren bitartean. Irabazleek prensa@vueling helbidearen bidez eskatu beharko dute saria, lehen hegaldia irten baino 21 egun lehenago; bestela, sariak eman gabe geratuko dira.

Sariari uko eginez gero edo adierazitako epean formalizatzen ez bada, saria eman gabe geratuko da, VUELINGen esku.

EGIAZKOTASUN-ADIERAZPENA

Parte-hartzaileek emandako datuek egiazkoak izan beharko dute. Datuak faltsuak badira, VUELINGek saria baliogabetuko du.

BAZTERTZEAK ETA MUGAK

Irabazleek ezin izango dituzte sariak inola ere ordeztu, aldatu, eraldatu, konpentsatu, laga edo saldu.

Irabazleek beren gain hartuko dituzte zozketa honetako txartelek eragindako zerga- betebehar guztiak.

VUELINGek ez ditu bere gain hartuko jatorriko eta helmugako aireportuetara joateko eta haietatik itzultzeko joan-etorrien gastuak, ezta aukeratutako helmugarako hegaldiaren zain egon bitarteko mantenu-gastuak ere. VUELINGek ez ditu inola ere bere gain hartuko irabazleek eta haien laguntzaileek helmugako hirian dauden bitartean izan ditzaketen joan-etorrien edo mantenuaren gastuak.

Zozketa honetan eskaintzen diren hegaldiak doakoak direnez, ez zaizkie aplikatuko 261/2004 (EE) Erregelamenduko xedapenak, haren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Parte-hartzaileek berariaz bermatu beharko dute beren datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla. Edozein motatako daturen bat faltsua izatea edo Oinarri hauetan adierazitako betekizunetako edozein ez betetzea nahikoa izango da parte- hartzailea zozketa honetatik kanpo uzteko.

VUELINGek sari-zozketa aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea izango du, hura egiten ari den bitartean bere kontroletik kanpoko inguruabarrak gertatzen badira. Era berean, Oinarri hauetako saria antzeko ezaugarriak dituen beste sari batekin ordeztu ahal izango du, eta horren berri behar bezala emango du webgunean.

ERREKLAMAZIO-PROZEDURA

Parte-hartzaileek, zozketan parte hartze hutsarekin, haren oinarriak eta Oinarri hauetatik eratorritako edozein auzi ebazteko VUELINGek erabilitako irizpidea onartzen dituzte.

Erreklamazioak egiteko epea sariak irabazleei jakinarazten zaizkien egunetik bost (5) egun igarotzean amaituko da. Erreklamazioak VUELINGen egoitza sozialera zuzendutako idazki baten bidez aurkeztuko dira.

Oinarri hauen interpretazioari edo aplikazioari buruz sor daitekeen edozein auzi ebazteko, VUELING eta zozketa honetako parte-hartzaileak berariaz jartzen dira Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenaren mende.

DATUEN BABESA

Parte-hartzaileek zozketa honetan emandako informazioa borondatezkoa da. Informazio hori ez zaie hirugarrenei lagako, eta zozketan parte hartzeko bakarrik erabiliko da. Datuen tratamenduaren arduraduna VUELING izango da, zozketaren antolatzaile gisa. Interesdunak bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea du. Eskaera hori berariaz jakinarazi beharko da honako helbide honetan eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez https://cloud.comms.vueling.com/rights-request.

Datuen babesari buruzko lege-informazio guztia xehetasunez kontsulta daiteke gure Pribatutasun Politikan, esteka honetan: https://www.vueling.com/es/atencion-al-cliente/politica-de-privacidad.

EZUSTEKO GORABEHERAK

VUELINGek ez du bere gain hartuko zozketa honen garapenean eragina izan dezaketen ustekabeko gorabeheren gaineko erantzukizunik. VUELING ez da inola ere erantzule izango irabazleek sariaz gozatu ahal izateko parte hartu behar duen beste edozein pertsona edo erakunderen zerbitzuak ematean gerta daitezkeen akatsen ondorioz.

© EL CORREO. Todos los derechos reservados

Legal

Política de Privacidad | Política de Cookies | Aviso Legal